Zoragarria izan da bizitakoa!!! Peru utzi dugun inguruan izugarria iruditu zaigu. Goxoa eta askatasunez betea. Eskerrik asko Mia eta Pete, eta nola ez Eddie, Aarron eta Keziah
Lehenago gauzak piska bat jaso, era Irish breakfast bat egingo dugu pub batean Peru Baltimorera eraman baino lehen Baltimoren Orlaren familia eta Miaren familiarekin egon gara txapuzoia eder bat hartzen, baina hori baino lehen gu bostok Lakura joan gara ( Lough Hyne) Peru agurtu dugu. Pozik. Giro oso polit batean egongo dela ziur gaude. Jendea oso jatorra eta "errazak" dira.
Gaur axkenean Moherrera joatea erabaki dugu. Bidea luzea da baina pena merezi duela dirudi. Corketik 2 ordu eta erdi. Bide erdian Newcastle West herritxoa bisitatu dugu. Limerick aldera abiatu eta Adare herritxotik pasa gara. Zoragarria!!! Handik Cliffts of Moherrera . Parkinaga online erosi dugu, merkeago. Jende asko baina ikusgattia Benetan Bidean gaztelu bat ikusi nahi zuen Lukak Barney uste dut eta itxita zegoen eta apenas punta ikusi dugu Polita dela dirudi. Hurrengo baterako. Lehertuak iritsi gara eta afarltzeko fish and chips a batzuk erosi ditugu. Pizza batzuekin noski. Alberto eta biok pinta hartu dugu pub batean. Gero umeekin etxean afaltzeko. Primerako eguna Peru eta Lukak azken dantza egin digute. Bihar Peru Baltimorera baitdoa. Mundiala!!!!!
Orla eta familiarekin Kinsale herritxo koloretsua ikusi dugu. Bertan bizi da Orlaren ahizpa eta beraiekin pasa dugu eguna. Primerakoa. Portutxora joan gara Isaac gurekin eta Luke eta lehengusua bizikletaz. Ura hemen ere hotza baina izugarrizko giro ederra zegoen.
Bidean Orla eta mutikoak ikusi ditugu. Innishannon herrian. Ze ondo egon garen Azoko polit bat omen dago (bertan geratu ginen Orlarekin) baina justu egun horretan itxita zegoan. Gero Baltimorera joan gara. Familia Zoragarria ezagutu digu. Txikiak ere oso gustura. Zerbait bazkaldu eta paseo oso polita eman dugu faroruntz beraiekin: Mia, Pete eta Susie. Portuan bainatu gara. Haurrak beraien kabuz joan dira eta gu Adeletxorekin. Oso gustura ibili gara. Zoragarria paisaia eta konpainia. Eta buelta etxera! Peru toki zoragarri batean utziko genuela jakinda.